Lea-Artibaiko ekoizleak egongo dira Baserri Azokan
Herriko eta inguruko abeltzainen abereen erakusketa egongo da. Bertaratzen direnek askotariko produktuak eskuratu ahalko dituzte, 10:00etatik 14:30eraZapatuan egingo duten Ispasterko Baserri Azokan baserritarren zein artisauen produktuak eskuratzeko au...
Herriko eta inguruko abeltzainen abereen erakusketa egongo da. Bertaratzen direnek askotariko produktuak eskuratu ahalko dituzte, 10:00etatik 14:30era
Zapatuan egingo duten Ispasterko Baserri Azokan baserritarren zein artisauen produktuak eskuratzeko aukera ezin hobea egongo da, 10:00etan hasi eta 14:30ak aldera arte.Ispasterko Udalak nekazal azoka antolatzeko Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartearen laguntza dauka, eta zehaztu dutenez, ekoizleen artean gehienak eskualdekoak izango dira: «Nagusiki Lea-Artibai eskualdeko nekazaritza-elikagaien produktuak egongo dira salgai».
Hain zuzen, hamalau bat erakusmahaietan askotariko produktuak egongo dira. Besteren artean, ortuariak, baserriko ogia eta gozoak, sagar zukua, sagardoa, barazki kontserbak, mermeladak, txakolina, ezti ekologikoa, gilden kontserbak, ahatekiak, idiazabal gazta eta pake- tetxoetan bildutako baserriko okela eskuratzeko aukera izango dute azokara joaten direnek.
Era berean, bitxiak eta arropak egiten dituzten pare bat artisau ere egongo dira, eta Lekeitioko eskola publikoaren merchandising-a ere jarriko dute.
Gainera, hirugarren urtez jarraian, abereak ere egongo dira azokan. Hala, herriko eta inguruko abeltzainek erakusgai jarriko dituzte behiak, idiak, poniak, hegaztiak, ahuntzak, zaldiak eta euskal artzain txakurrak.
Okela errea
Beste alde batetik, ohitura legez parrilan erretako okela dastatzeko aukera eskainiko dute. Azokako bisitariek euro baten truke okela pintxoak jan ahal izango dituzte, 12:00etatik 15:00etara bitartean.
Ispastertarrek zein inguruko herritarrek azoka eguna «giro apartaz gozatzea» espero dute antolatzaileek, eta azokara joateko gonbitea egin dute.