300 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte Forutik Forura martxan
Martxa laburra eta luzea eta lasterketa izango dira aukeran. Bart amaitu zen aurrez izena emateko epea, baina etzi ere ahalko da eman. Ibilbidean zenbait aldaketa egongo dira300 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte domekako IX. Forutik Forura m...
Martxa laburra eta luzea eta lasterketa izango dira aukeran. Bart amaitu zen aurrez izena emateko epea, baina etzi ere ahalko da eman. Ibilbidean zenbait aldaketa egongo dira
300 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte domekako IX. Forutik Forura mendi martxa eta lasterketan. Bart amaitu zen aurrez izena emateko epea, baina etzi ere eman ahalko da.Hain zuzen, mendi lasterketa lehiatu gura dutenek 18 euro ordaindu behar dituzte domekan, eta martxetan parte hartzeko, ostera, 13 euro. Atzo eguerdirako 100 lagunek zuten izena emanda martxa luzerako, 80 pertsonek martxa laburrerako eta 25 korrikalarik lasterketarako. Hala ere, iazko parte hartzaile kopuru ingurura 366 lagun izan ziren iritsiko direlakoan daude antolatzaileak; izan ere, diotenez, «jendeak azken egunera arte itxaroten du eguraldia ikusi eta izena emateko».
Foruko mendi lasterketa Urdaibai Kopako seigarren proba puntuagarria da. Joanes Goitisolok eta Leire Monasteriok irabazi zuten iaz proba hori.
Korrikalariek 21,6 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta martxa luzeak ere ibilbide bera izango du. Laburra, berriz, 8 kilometrokoa da. Korrikalarientzat eta mendi martxa laburreko parte hartzaileentzat 10:30ean jarri dute irteera ordua, eta 08:30ean, aldiz, martxa luzekoentzat.
Norabide aldaketa
Haitz Biribil elkarteko kideek azaldu dutenez, lasterketa eta martxa luzeko ibilbideetan aldaketak egin dituzte aurten. Aldaketa txiki batzuez gain, norabide aldaketa ere izango du zirkuituak. Martxa laburrak, ostera, aurreko urteetako ibilbide bera dauka.
Aurretiaz izena eman duten parte hartzaileek bisera bana jasoko dute opari legez, eta sobera baleude domekan izena ematen dutenek ere jasoko lukete.
Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru anoa postu egongo dira aukeran ibilbidean zehar, eta, proba bukatuta, hamaiketakoa izango dute eskura helmugan.