Binakako pala txapelketa antolatu du Danok Bat elkarteak
Danok Bat elkarteak, azken urteetan egin duen bezala, herriko eta inguruko herrietako pilotazaleentzat binakako pala txapelketa antolatu du.Urriaren 12an hasiko da txapelketa, baina izena emateko epea zabalik dago jadanik; urriaren 4an amaituko da. Inf...
Urriaren 12an hasiko da txapelketa, baina izena emateko epea zabalik dago jadanik; urriaren 4an amaituko da. Informazio gehiago emateko, zalantzak argitzeko eta izena emateko bi telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 617 72 34 56 eta 943-60 41 91. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu behar ditu txapelketan parte hartu ahal izateko. Kirolariak bi mailatan zatituko dira, eta beraiek izango dira zein mailatan jokatu nahi duten erabakiko dutenak, daukaten mailaren arabera.
Partidu guztiak Miruaitz frontoian jokatuko dira, eta maila bakoitzeko irabazleek txapelak eta trofeoak jasoko dituzte. Gainontzeko parte hartzaileen artean materiala zozkatuko dute.