Kolektibotasunetik bizi eredu duina eraikiz
Erdialdeko Amerikako emakumeek bizimodua antolatu dute, eredu kapitalistatik alde egiteko. Elkarlanean, lurra landuz eta ingurumena errespetatuz, bizitza duin baten alde egin duten andreen istorioa kontatzen du Elai-Alai aretoko erakusketak.Eeuren buru...
Erdialdeko Amerikako emakumeek bizimodua antolatu dute, eredu kapitalistatik alde egiteko. Elkarlanean, lurra landuz eta ingurumena errespetatuz, bizitza duin baten alde egin duten andreen istorioa kontatzen du Elai-Alai aretoko erakusketak.
Eeuren burua antolatu dute egunerokotasuna aldatzeko. Erdialdeko Amerikako emakumeak euren buruaren jabe izan gura dute, eta hori horrela izan dadin bitartekoak sortzen ari dira.Mundubat elkartearen eskutik, herrialde haietako andreen errealitatea eta antolatzeko modua ikus daiteke Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Argazkien bidez, ekonomia eta eredu neoliberalari izkin egiten dion ereduaren berri eman gura dute Erdialdeko Amerikako andreek.
Erakusketa urriaren 6ra bitartean egongo da ikusgai.
Sara Garciaren kasua jaso dute erakusketan. 38 urte ditu, eta Hizkuntzetako Lizentziaturan graduatu zen arren, bizimodua erabat aldatzeko erabakia hartu zuen. Orain, Agroekologia ikasten ari da, eta Kawoq Taldeko emakumeen gidaria da. Aracely Solorzanok, bestalde, fruta saltokia dauka Apopako azokan. Atsekabetuta dagoela azaltzen du erakusketak, «ezin duelako nahi beste lagundu baratzeko lanetan». Hala ere, uzta banatzeko orduan, taldeko kide guztiek kopuru bera jasotzen dute.
Carmen Diaz de Huezori buruz, erakusketak dio zoriontsua dela, «emakumeek bere etxeko patioa erabiltzen dutelako tomatea, pepinoa, letxuga, txile piperra eta belar usaintsu asko ekoizteko darabiltelako».
Dozenaka argazki
Ertameriketako emakumeak erresistentzian, bizitza duin baten alde du izenburu erakusketak, eta emakumeen egunerokotasunaren borroka erakusten du, giza aldaketa baten alde.
Euren buruaren jabe izateko, emakumeek ere lurra erein dezaketelako, eta, aldaketak bultzatuz gero gauzatu daitezkeela erakusteko bildu dituzte erakusketa aretoen hormak betetzen dituzten dozenaka erretratu.