Lointekek Emakumezkoen Euskal Kopa jokatuko du
Gernika-Lumoko taldeak GDKO Ibaizabal taldearen kontra lehiatuko du biharko finalerdia. Sarrerak doakoak dira. Domekan jokatuko dute finalaLointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Euskal Kopa lehiatuko du asteburuan, Galdakaoko Urreta Kiroldegian. Bihar f...
Gernika-Lumoko taldeak GDKO Ibaizabal taldearen kontra lehiatuko du biharko finalerdia. Sarrerak doakoak dira. Domekan jokatuko dute finala
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Euskal Kopa lehiatuko du asteburuan, Galdakaoko Urreta Kiroldegian. Bihar finalerdiak jokatuko dituzte, eta etzi izango da finala. Sarrerak doakoak dira.Bi fasetan jokatzen da kopa. Lehenengo fasean, bigarren mailan dauden Añares Rioja ISB eta GDKO Ibaizabalek kanporaketa jokatu zuten domeka arratsaldean. 65-52 nagusitu zen GDKO Ibaizabal, eta ondorioz, Gernika-Lumoko taldearen biharko aurkaria izango da. 19:30etik aurrera jokatuko dute norgehiagoka.
Araski-IDK Gipuzkoa
Beste finalaurrekoa, ostera, Lacturale Araskiren eta IDK Gipuzkoaren artekoa izango da. Bi talde horiek izango dira kantxara ateratzen lehenengoak. Euren arteko partidua 17:00etan hasiko da.
Domekan 11:30ean lehiatuko dute finala, eta 13:30etatik aurrera hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa egongo da jokoan.
Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du Euskal Kopa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioen lankidetzagaz. Eusko Jaurlaritzaren, Galdakaoko Udalaren eta CB Ibaizabalen laguntza ere badu.
Lointek Gernika Bizkaiak irabazi zuen iaz kopa, eta aurten titulua berresteko asmoz kantxaratuko da.
Gainera, Emakumezkoen Euskal Kopa liga hasi aurretik daukaten azkenengo hitzordua da. Izan ere, irailaren 30ean (zapatua) Gernika-Lumoko taldeak Malosten lehiatuko du 2017-2018 denboraldiaren lehenengo jardunaldia; Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Snatt’s Femeni Sant Adria taldearen kontra jokatuko du. 20:15ean daukate hitzordua zaleek.
Teresa Herrera Torneoa
Beste alde batetik, Lointek Gernika Bizkaiak denboraldi honetako lehenengo garaipena lortu du aurreko asteburuan.
Teresa Herrera Torneoaren finala jokatu zuen domekan Uni Ferrolen kontra, eta 70-85 nagusitu zen. Zapatuko finalerdian Maristas Coruñari 50-104 irabazita sailkatu zen finalera.