Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bolo Txapelketak badauka bere lehen irabazlea. Lehen saioa jokatu zuten zapatuan [irailak 23] Azkoitiko Floreagako bolatokian, eta
Asola Berriko Josean Blanco izan zen garailea. Bigarren postuan, berriz, San Andresko Iñaki Burunza sailkatu zen, hirugarren lekuan Asola Berriko Bittor Astigarraga, eta Jose Antonio Nuñez, Juan Luis Rodriguez eta Sebas Aranzabal gelditu ziren laugarren, bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren.
Azkoitian jokatutako Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren lehenengo jardunaldiko irabazlea: Josean Blanco (eskuman). Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga
Lehen saioko irabazleak 65 euroko saria jaso zuen; bigarrenak 50 euroko saria eskuratu zuen eta hirugarrenak 35 euroko diru saria.
Euskal Herriko Hiru Txirlo Bolo Txapelketako hurrengo saioa Lea-Artibai eskualdera dator, eta bertan jarraituko dute tiralariek Euskal Herriko Txapelketarako txirloak gehitzen. Markina-Xemeingo
Barinagako bolatokiak hartuko du saioa
urriaren 7an,
17:00etan.