Kantu bazkaria urriaren 28an izango bada ere, bazkarirako txartelak salgai daude Lea-Artibaiko hainbat herritan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, urriaren 22a izango da txartelak erosteko azken eguna; 25 euroan daude salgai. Ondoko herrietan daude salgai:
Markina-Xemein: udaletxea, Iruzubi, Uhagon eta Beti Jai
Berriatua: Urepel
Ondarroa: Beikozini eta Kulixka
Iruzubieta: Armola
Telefonoz deituta ere egin ahal dira erreserbak (685 73 47 94 –Amaia– edo 615 78 10 42 –Lorea–).
Hilaren 28ko egitaraua. 13:00etan Kontzekupean elkartuko dira, eta kantu liburuak banatuko dituzte. Jarraian triki-kantu-poteoa egingo dute, Kontzekupetik hasita. Bazkaria 14:30ean izangoda, Lea Artibai ikastetxeare jantokian. Horretan, beste behin ere, Angel Mariezkurrena izango da aurkezle lanetan ariko dena. “Musikari nafarrak eta ingurukoak egongo dira, bai eta ezustekoak, lehiaketak…”.
Iazko argazki galeria:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.