Iaztik hona %7,64 gutxitu da bisitari kopurua. Aurten 19.140 bisita zenbatu dira ekainetik irailera bitartean; iaz 20.725 izan ziren. Bizkaitarrak izan dira bisitari gehienak (%40), Madriletik, Kataluniatik eta Gaztela eta Leonetik %35 etorri dira, eta
%25 frantzesak, alemaniarrak, Erresuma Batukoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak izan dira.
Aurten 1.534 pertsonek bisitatu dute Santa Katalina itsasargia. Iaz, 1.990
Bisitariek Leketiori buruzko informazioa eskatu dute, baita ere, Bizkaia eta euskal kostaldeari buruzkoa. Batzuk, euskal kulturari eta herriko usadioei buruzko interesa ere erakutsi dute.
Aurten 1.534 pertsonek bisitatu dute Santa Katalina itsasargia; iaz, 1.990 turista izan ziren. Bestalde, Santa Maria basilika bisitatu dutenak 2.690 izan dira, iazko urtean baino 176 bisitari gehiago.
Herrian zehar egin diren bisita gidatuetako parte hartzaileak ere igo egin dira; guztira 430 pertsonek parte hartu dute.