Euskarak Bermeon erreferentzialtasuna behar duela ondorioztatu du Uemak
Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak ikerketaren bidez. Hortaz, gazte talde erreferenteak indartzea, euskararentzat positiboak izango diren gazte taldeak sortzea eta martxan daudenei indarra ematea proposatu dute. Bermeon kale neurketaren emaitzak txarrek eraginda egin dute ikerketa.
Goizane Arana eta Eneritz Albizu Uemako teknikariek egin dute ikerketa. Hala, Bermeo parez pare jarri dute Ondarroagaz, hizkuntzaren gaitasunari zein erabilerari eutsi dion udalerri bat delako.
Euskararen ezagutzari dagokionez antzekoak dira biak (
%79 da Ondarroan, eta %72 Bermeon). Biak udalerri euskaldunak dira, kostaldean daude, bizkaikaitarrak dira, eta arrantzale herriak dira. Hala ere, kale erabileran bat ez datozen herriak dira. Ondarroan %79k (gazteen artean, %92) egiten dute euskaraz kalean, Bermeon, erdira ere ez da iristen, %33k (gazteen artean, %14,8).
Ikerketaren aurkezpena.
Hizkuntzaren garapenean eragiten duten hainbat faktore nabarmendu dituzte ondorioetan, bakoitzaren ingurukoak zehaztuz. Besteak beste, herriaren kokapen geografikoa, azken urteotan izandako migrazio mugimenduak, turismoaren eragina, transmisioa, erreferenteen garrantzia, herri-bizitza eta ohiturak.
Ikerketan erreferenteak aipatzen dituzte Aranak eta Albizuk. «
Ondarroan pertsona jakinak baino
herri eragileak edo elkarteak dituzte erreferentetzat, eta denek euskaraz funtzionatzen dute. Arau soziala oso barneratuta dago, eta hori da eredua. Bermeoko erreferente gehienek, aldiz, ez dute euskaraz funtzionatzen. Kirol mundua izan da aipatuena, futbola batik bat, eta hor eredua gaztelaniazkoa da.
Ondarroan herri bizitza aktiboa eta dinamikoa da, «kalean bizitza handia egiteko joera daukate ondarrutarrek, harreman sarea trinkoa da, eta horiek euskaraz egiten dituzte». Bermeon, ahulduta sumatzen dute herri giroa zein mugimendua: «Alde Zaharra husteak eta poteoa desagertzeak herri bizitza euskaldunaren gainbehera ekarri duela diote; bizimodu ohituretan aldaketak izan dira, eta horrek ondorioak ekarri ditu».
Ondarroan gaitasun erlatiboa eta motibazioa erabat euskararen aldekoak dira. Arazoak maila makrosozialean aurkitu dituztela azaldu dute
Ikerketak dioenez, bermeotarren artean arazoa ez da gaitasun falta, euskarazko hautua egiteko motibazio falta baizik. «Euskarazko harreman sareak ez dira trinkoak, nahiz eta egon badauden, ez dira orokorrak». Hala ere, kontzientzia duen jende kopuru esanguratsua badagoela diote. Maila makrosozialean, bestalde, herri mailako hizkuntza politika euskararen aldekoa da guztiz.
Ondarroan, berriz, gaitasun erlatiboa eta motibazioa erabat euskararen aldekoak dira. Arazoak maila makrosozialean aurkitu dituztela azaldu dute, hizkuntza politika orokorraren edo bestelako politiken ondorioz etor daitezkeenak.
Transmisioa ere aipatzen du ikerketak.
Ondarroak indartsu eutsi dio euskalduntasunari. Bermeon, aldiz, «haustura» gertatu da euskal identitatearen transmisioan.
Teknikariak Bermeon, ikerketa aurkezten.
Inguruaren eragina. Euskararen erabileran herri bizitzak eta transmisioak badute eragina, bai eta kokapen geografikoak ere. Ondarroa herri euskaldunez inguratuta egoteak nolabaiteko babesa ematen dio euskarari, «inguruko herriekin dituzten harremanak euskaraz izatea bermatuta baitago». Bermeok, berriz, hurbilago dauka eremu erdalduna, eta hara joateko joera handiagoa daukate, Bilbora, batez ere. «Bermeon, inguruko herrietara ateratzen direnean lanera, aisiaz gozatzera eta abar, harremanak gaztelaniaz izaten dira gehienetan. Ondarroan, ostera, harreman horiek gehienbat euskaraz izaten direla adierazi dute».
Ikerketak, baina, Ondarroan ere zer hobetu badagoela jasotzen du. Hala, aurrera begira
ondoko proposamenak luzatu dituzte teknikariek:
- Herritik bertatik euskararen zabalpenean egiten den lana kontuan izatea.
- Etorkinak euskarara erakartzeko plangintza zehatza egin beharra dago.
- Herri hizkera zaindu eta balioan jartzea, eredu egokiak eskainita. Dena den, kalitatearen gaiari lotuta, kontuan izan behar da hizkuntza batek bizia denean, berezkoa duela garapena eta aldaketa, eta horri bide eman behar zaio.