Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñozek ezagutzera eman ditu gaur [urriak 11] saridunak, eta Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean ondarrutarrarentzat izango da saria, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarengatik. Maite Mutuberriarenak dira ilustrazioak. Tabakalerako Ubik liburutegian izandako prentsaurrekoan eman dituzte ezagutzera sarituak nortzuk izango diren.

Datorren azaroaren 13an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan. Garaikurra, berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko ‘Liburu Nabigatzaile’ izeneko eskulturaren ale zenbatua izango da. Horrez gain, saridun bakoitzak 18.000 euroko saria ere jasoko du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.

Leire Bilbaoz gain, beste sarituak, Ander Izagirre gaztelaniako saiakeran (Potosi), Mikel Valverde ilustrazioan (Versos de deportes) eta Matias Mugika euskarazko literatura itzulpenean (François Villonen Testamentua) izan dira. Beste hiru sariak, dagoeneko ezagutzera emanak zituen Eusko Jaurlaritzak: euskarazko literaturan Asier Serrano (Linbotarrak), gaztelaniakoan Fernando Aranburu (Patria) eta euskarazko saiakeran Arantza Urretabizkaia (Bidean ikasia).

Lau sarituak, Joxean Muñoz sailburuordeagaz Tabakalerako Ubik liburutegian. Argazkia: Irekia

Lau sarituak, Joxean Muñoz sailburuordeagaz Tabakalerako Ubik liburutegian. Argazkia: Irekia

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend