Julen Erezuma: ‘Kataluniako gorabeherak’

Parkatu, baña neu be azkenaldian bolo-bolo ibili dan gaixegaz natortzue gaurkoan. Kataluniaz hain zuzen be. Xabier Leteren abestixek diñon moduen, «urak handi ziren» Katalunia partien. Danok gengozan begira adi-adi, zelan futboleko partida baten gure taldie jokaldi polit bat osatzen doan, zelan bertsolari bat ofizioka-nahiz bakarkako gaixegaz bertsoa goitik-behera josiz doan, zelan umiek gurasoa puzten dabillen globoari begire dagozan…
Kataluniakoa San Juan gabeko sue balitzlez irudikatzen dot. Nahiz eta ez neuken jakingo esaten, San Juan urrixen 1ien edo urrixen 10ien ospatu dan!

Julen ErezumaIrailetik ibili dire, bai gobernu katalana ta bai gobernu española, sute horretan erreko ziren zabor, paper, egur, lege, eskubide eta abarrez, multzoa handitu eta handituz. Batak boto-kutxak konfiskatzen baebazan, bestiek bozketa edo erreferenduma egingo zala berresten eban. Batak partaidetza zerrendak eta botoak agertzen Internet bidez argitaratzeko webguneak sortzen baebazan, besteak ti-ta baten webgune horrek itxi egiten ebazan agindu judizialez. Batak gero eta independentismo handiagoa erakusten baeban, besteak, polizia eta guardia zibilak bidaltzen ebazan. Eta holanik, urriak 1ien sutzar hori piztu zan arte. Danok genkizena paseu zan. Bozketa ein zan. Egurre banatu zan. Batzuen eta bestien indarrak eta ahulezixek, batzuk harro eta bestiek lotsagarri geratu ziren.

Eta Kataluniako gobernuek, hasikera baten zehaztu bariko, baña gerora data eta orduz zehaztutako hitzordueri begire jarri giñen danok. Urriak 10, arratsaldeko 6rek. Puigdemont… PUNCH-demont bihurtu zan. Kataluniako independentisten artean eroi izateko bidean zan. Kataluniako Che izateko bidean. Eta euskaldunok kataluniara so, guri bide bat irekiko euskulakoan itxaropenez.

Susmatzen zan usain txar horrek  forma hartu eban Puigdemont, PUNCH-demont izatetik, PUFF-demont izatera pasa zanean. DUI-a edo aldebakarreko independentzia aldarrikapena gelditzea erabaki eban, eta, orduan, amets bat eten zan

Baña gauza usai txarra hartuz joan zan, 6tan hasi behar zan bilkura atzeratu zanean. Parlamentuan kanpokaldean, jendea pantaila erraldoietara begire futboleko mundiala edo partidu garrantzitsu bat baegoan antzera. Europako leku ezberdinetatik etorritako milaka kazetari. DUI-a (declaración unilateral de la independencia) aldarrikatzeko ordua ganean zan.

Eta susmatzen zan usain txar horrek  forma hartu eban Puigdemont, PUNCH-demont izatetik, PUFF-demont izatera pasa zanean. DUI-a edo aldebakarreko independentzia aldarrikapena gelditzea erabaki eban, eta, orduan, amets bat eten zan. Milleka edo milloika katalanen ametsa, eta milleka euskaldunen ametsa. Gure taldien jokaldi hori huts ikeragarri bategaz bukatu balitzlez. Bertsolari horren perfektorantza zijoan bertsoa, poto bategaz edo indarrik bariko azken bategaz bukatu balitzlez. Globoa puzten ebillen guraso horreri globoak atzamarretatik eskapeu eta pedorreta bategaz hegaz doanien lez.

Nire ustie da, akaso politikoki eta Kataluniako gizartientzat erabaki onena izan ahal dala konziente nazen arren, holan gatazka handixaua sortzie eragotziz, Puigdemontek otsoan belarrixek ikusi eta kaltzotziloetan kaka ein dabela. Aurrekoek ein ebelez. Baña ni ez naz politikarixe. Nik ez dekodaz eurek daukiezan aholkularixek. Nik ezer gitxi dakit politikaz, legediz eta gainontzekoez. Baña badakidana da, euki daben sokatira honetan, Espainiako gobernue urten dala indartuen, eta Kataluniako jentie (ez politikarixek, horrek ez jataz ardura), kaletarrak, kaltetuen. Eta oiñ zer? Ezer pasa ez balitzlez egunerokora, normaltasunera bueltau? Denporaren orratzek esango dabe erabaki zuzena hartu dabenentz, baña nigaz gazi-gozo zapore bat geratu da, gazitik gozotik baño gehixau dekona.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend