Bermeoko 59 odol emaile beterano omendu dituzte
Orain arte 20-25 odol emate egiteagatik diploma bana jaso dute 14 emakumek eta 45 gizonek. Bermeoko Kafe Antzokian batu dira, omenaldi xumea egitekoBermeoko odol emaile beteranoak omendu zituzten zapatu goizean. Hain zuzen ere, Bermeoko Kafe Antzokian ...
Orain arte 20-25 odol emate egiteagatik diploma bana jaso dute 14 emakumek eta 45 gizonek. Bermeoko Kafe Antzokian batu dira, omenaldi xumea egiteko
Bermeoko odol emaile beteranoak omendu zituzten zapatu goizean. Hain zuzen ere, Bermeoko Kafe Antzokian batu ziren 20-25 aldiz odola eman duten bermeotarrei omenaldi xumea egiteko.59 lagun zeuden ekitaldira deituta, hamalau emakume eta 45 gizon. Horietako batzuk, hala ere, ezin izan zuten Kafe Antzokiko ekitaldian egon.
Orain arte 20-25 odol emate egiteagatik, agertokira banan-banan igo eta diploma bana jaso zuten bertaratutakoek. Diplomak banatu ostean, talde argazkia atera zuten, eta, ostean, elkarregaz mokadutxoa jateko aukera eduki zuten.
Iñaki Zarate Bermeoko odol emaileen koordinatzaileak Bermeoko odol emaileak animatu zituen, orain arte egin modura, «bizia ematen jarraitzera».
Eskerrak ematen
Bizkaiko odol emaileen elkartearen presidente Alvaro Larrea Bermeoko omenaldian egon zen zapatuan, eta Osakidetza zein odola hartzen duten pertsona guztin izenean odol emaileak eskertu zituen, «era solidarioan eta anonimoan egindako ekarpenari esker, gaixoak osasuna berreskuratzea, gehiago edo hobeto bizitzea zein bizitza salbatzea ahalbidetzen dutelako».
Odola ematea «oso garrantzitsua» dela esan zuen, horregatik, odol emaileen garrantzia aipatu zuen: «Familia zein lagun artean odola ematearen garrantzia zabaldu behar duzue, odol emateak gehitzen joateko».
Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko zinegotziak ere hitza hartu zuen. Herrian dagoen odol emaile kopurua kontuan izanik, herri modura «harro» egotekoa dela esan zuen, eta, horregatik, «merezitako omenaldia» zela adierazi zuen.
Azken omenaldia 2009an egin zuten. Kontuan izatekoa da, hala ere, urtean emakume batek hiru aldiz eta gizon batek lau aldiz eman dezakeela odola. Hortaz, gutxienez, odol emaileek sei urte behar izan dituzte beteranoak izateko.