Oka ibaiertzeko paisaia ezagutzeko txangoa egingo dute, zapatuan
Oka ibaiertzeko paisaia ezagutzeko txangoa antolatu du Gernika-Lumoko Udalak zapaturako. Familian egiteko irteera izango dela azaldu du, eta parte hartu nahi dutenek 10:00etan udaletxeko plazan egon beharko dutela jakinarazi du.Azken urteotan Gernika-L...
Azken urteotan Gernika-Lumoko Udala Oka ibaiertza eta bere inguruko guneak berreskuratzen ari dela gogorazi du; izan ere, «errekak bizi eta ur iturri oso garrantzitsuak dira, eta korridore ekologiko ezin hobeak».
Hala, udalak egindako lan horiek eta ibaiertzeko paisaia ezagutzeko gonbitea egin du udalak. Ibilaldia ordu bi ingurukoa izango dela aurreratu du, eta parte hartu nahi dutenek 688 85 10 43 telefonora deitu behar dutela aipatu du; hartara, «hobeto antolatzeko».