Zaintzaileei zuzendutako tailerra emango dute azaroan
Parte hartzeko izena eman behar da Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan edo berau osatzen duten udaletan. Azaroko astelehen arratsaldetan izango dira saioakLea Ibarreko Udal Mankomunazgoak zaintzaleentzat tailerra antolatu du azarorako.Parte hartzeko izena...
Parte hartzeko izena eman behar da Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan edo berau osatzen duten udaletan. Azaroko astelehen arratsaldetan izango dira saioak
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak zaintzaleentzat tailerra antolatu du azarorako.Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Interesa dutenek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (94-684 29 63) edo Aulestiko, Amorotoko, Gizaburuagako, Mendexako zein Munitibarko udaletxeetan izena eman behar dute.
Azaroko astelehen arratsaldetan emango dute tailerra. Hain zuzen, azaroaren 6an egingo dute lehenengo saioa. Azaroaren 13an, 20an eta 27an egingo dituzte beste saioak.
17:00etatik 18:30era elkartuko dira Gizaburuagako Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren egoitzan, eta Sortzen enpresako Irati Arrillaga psikologoak emango du tailerra.
Besteren artean, kulpa, asertibitatea, dolua edota estresa bezalako gaiak landuko dituzte. «Ikastaro hau zaintzaileei zuzenduta dago; norbere burua zaintzen ikas dezaten, horrela besteak hobeto zaindu ahal izateko».
Jakitera eman dutenez, 10 pertsonako gehienezko kopurua ezarri dute.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak laugarren urtez antolatu du tailerra, eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. «Asko urtero etortzen dira, eta parte hartzaile berriei gonbidapena luzatzen diegu».