Mikel Azkarate eta Iban Martinez arraunlari ondarrutarrak Orion ariko dira datorren denboraldian

Azkarate Bermeo Urdaibai taldean aritu da azken bi urteetan, baina aurretik ere Orion aritua da. Martinez, berriz, Ondarroako Antiguako Ama traineruko arraunlaria izan da beti, eta TKE ligan denboraldi bat lehiatu ondoren hartu du talde gipuzkoarrerako bidea.

Bi arraunlariek jauzi handia eman dute kirol ibilbideetan azken urteetan. Mikel Azkaratek bi liga eta Kontxako bandera bat lortu ditu bermeotarren ontzian, besteak beste, eta Iban Martinezek, berriz, iaz KAE-1 ligatik TKE ligarako igoera eta aurten 8. postu eder bat lortu du herriko ontziagaz. 17 bandera lortu ditu Antiguako Ama-n zazpi urtean.

Azkaratek Orion fitxatu du eta Kolungak berriz Bermeon jarraituko du. Argazkia: @wazkara

Azkarate Orion ariko da, eta Kolungak, berriz, de Bermeon jarraituko du. Argazkia: @wazkara

Orio aurten Kontxako irabazlea izan da, eta 2018 denboraldian ere Jon Salsamendi entrenatzailea izango da taldearen gidaria.

Bestalde, Erlantz Egia gernikarra Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlaria izango da datorren denboraldian. Urdaibaitik dator, eta 25 urte ditu. Azkenik, Alain Kolunga arraunlari ondarrutarrak datorren urtean ere Urdaibain arraun egingo du.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend