'Oskara' koreografia dantzatuko du gaur Kukai taldeak, Lizeoan
Jon Maya dantzariaren zuzendaritzapean, Marcos Morau-ren ideia taularatuko dute gaur iluntzean Gernika-Lumoko Lizeo antzokian: Oskara.Euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen «instalazio lan» bat dela diote egileek. Mitoak, tradizioak edota ...
Euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen «instalazio lan» bat dela diote egileek. Mitoak, tradizioak edota ikurrak batuta, sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz.
Gaur agertoki gainean ikusi ahalko den proiektu eszenikoak bi unibertso koreografiko batzen ditu, bi begirada ezberdin. Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana ere bada.
Dantza saioa 20:30ean hasiko da, eta sarrera 12 euro ordaindu beharko da (bazkideek 9 euro).