Lekeitioko Kitto dendarien elkarteak udazkeneko zozketa egin du gaur [azaroak 11] eguerdian. Txartelak eskuetan zituzten jendez bete da Eskolapea, aurtengo zorteduna zein izango zen jakiteko. Nerea Murelagaren zenbakia atera dute, eta 500 euro izango ditu zortedunak, elkarteko dendetan gastatu ahal izateko.
Nerea Murelaga saria eskuetan, eta Agurtzane Eskribano Kitto elkarteko kidea ekitaldia aurkezten.
Kitto Eguna girotzeko, gainera, Burrunba elektrotxaranga ibili da goiz osoan, Lekeitioko kaleak alaitzen nekerik barik.
Burrunba elektrotxaranga Ikusgarri zinemaren azpian.