Argiteri publikoa aldatuko du Lekeitioko Udalak
Guztira 71 argi puntu aldatuko dituzte: Independentzia plazakoa, Uribarren , Gamarra, Apalloa, Resurreción Mª de Azkue, Igualdegi, Paskual Abaroaren zati bat, Trinitate, Intxaurrondo, Azpiri eta Arranegi zati bat. Aldaketa, gainera, urte bukaera baino lehen egingo dela jakitera eman du udalak.
Orain hasiko dutena lehen fasea izango da. Herriko argiteriaren aldaketa zatika egitea dute asmoa, eta alde zaharretik hasiko dituzte aldaketak. Horren guztiaren helburua energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea, herriko argiztapenaren kalitatea hobetzea eta puntu-puntuko telekudeaketa instalatzea dela nabarmendu du udalak. Horretarako Led teknologiako sodio-lurrunezko eta indukziozko luminariak eta herriko argien kontrol eta erregulazio sistema jarriko dute.