Espetxea, gaixotasuna eta militantziari buruzko hitzaldia egongo da Ondarroan

Eguenean izango da hitzaldia, 19:00etan Kofradia Zaharrean Lea-Artibai eta Mutrikuko amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta. Hiru gaiak jorratuko dituzte, eta baita espetxeak, gaixotasunak eta militantziak elkarren artean daukaten erlazioa ere.

Hitzaldian Gotzon Iparragirre, Gotzon Gogorza eta Agurtzane Ezkerrak hartuko dute hitza. Lehenengo biak Ibon Iparragirre eta Aitzol Gogorza preso gaixo larrien anaiak dira hurrenez hurren, eta hirugarrena berriz preso politiko ohia.

Kofradia zaharrean egindako aurkezpena. Argazkia: amnistiaaskatasuna.blogspot.com

Kofradia zaharrean egindako aurkezpena. Argazkia: amnistiaaskatasuna.blogspot.com

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend