Ziortza-Bolibarko udal ordezkariek auzoetako bizilagunekin batzarrak egin dituzten
azkenengo bi urteetan, eta oraingoan ere egitasmo bera gauzatuko dute.
Auzotarren
arazoak eta ardurak modu zuzenagoan ezagutzeko, eta
iritziak elkar trukatzeko helburuagaz, asteburu honetan batzartuko dira.
Azaldu dutenez, aurreko urteetako “parte-hartze zabala” eta ekarpen ugariak ikusita, balorazio “oso positiboa” egin zuten, eta aurten ere ildo beretik jarraitu gura dute. “Baditugu bizilagunekin konpartitu nahi ditugun gai batzuk, eta ziur gaude eurak ere izango dutela zer esan edo galdetu”.
Zapatu goizean Artako eta Iruzubietako auzotarrekin batuko dira Iruzubietako sozietatean. Arratsaldean, berriz, Goierri eta Elizalde auzoetako bizilagunekin batzartuko dira udaletxean. Biharamun goizean Zeinka-Ziarregiko auzotarren txanda izango da. Horiekin auzoko soziedadean bilduko dira.
San Tomas jaien batzarra. Bestalde, aurtengo San Tomas jaiak antolatzeko batzarra egingo dute
barikuan [azaroak 17] udaletxeko batzar aretoan.
19:00etan jarri dute ordua.
Ziortza-Bolibarko Udaletik herriko talde, elkarte eta herritar guztien partaidetza nabarmendu dute, denei parte hartzeko gonbita luzatuta.
AUZO BATZARREN EGUTEGIA:
- IRUZUBIETA ETA ARTA
Eguna: Azaroak 18, zapatua.
Ordua: 11:00etan.
Lekua: Iruzubietako soziedadean.
- GOIERRI ETA ELEIZALDE
Eguna: Azaroak 18, zapatua.
Ordua: 17:00etan.
Lekua: Udaletxean.
- ZEINKA-ZIARREGI
Eguna: Azaroak 19, domeka.
Ordua: 11:00etan.
Lekua: Zeinka-Ziarregiko soziedadean.