'80 egunean' filma emango dute astelehenean, udal aretoan
Euskal Zinemaren beste saio bat antolatu du Trolebu elkarteak astelehenerako. Oraingo honetan, Jose Maria Goenaga eta Jon Garañoren 80 egunean filma egongo da ikusgai, udal aretoan, 19:30etik aurrera.Euskal aktore ezagun asko ageri dira filmean. Hain ...
Euskal aktore ezagun asko ageri dira filmean. Hain zuzen, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia, Ane Gabarain, Zorion Agileor eta Patrizia Lopez aktore taldeak parte hartzen du filmean.
Besteak beste, Donostia Film Comissionen saria lortu zuen 2010eko Donostiako Zinemaldian, eta Gehitu elkartearen Sebastiane Saria. 2012an, Frantziako Arraseko Nazioarteko Zinema Jaialdian ikusleen saria eta epaimahaiaren aipamen berezia eman zioten, eta Txekiar Errepublikako Meziprta Queer Film Festivalen film onenaren saria eman zioten epaimahaikideek.
Axun eta Maite dira homosexualitateari buruzko lan horren protagonistak. Hainbat urtean harremanik eduki barik egon ostean, topo egin, eta emakume biak laster ohartuko dira orain dela 50 urte zeukaten kimika bera daukatela gaur egun ere. Maite lesbiana dela jakitean, sentimendu kontrajarriak sortzen zaizkio Axuni.