Argiteria publikoa aldatuko du udalak, urtea amaitu orduko
Herriko 11 kaletako 71 argi puntu aldatuko dituzte. Energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea dute helburu. Argien kontrol eta erregulazio sistema ezarriko dute2017a amaitu orduko herriko argiteriaren zati bat aldatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak. A...
Herriko 11 kaletako 71 argi puntu aldatuko dituzte. Energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea dute helburu. Argien kontrol eta erregulazio sistema ezarriko dute
2017a amaitu orduko herriko argiteriaren zati bat aldatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak. Aldaketa zatika egingo dela jakitera eman dute, eta alde zaharretik hasiko dira lanean.Lehen fasean, 71 argi puntu aldatuko dituzte guztira. Horrela, Independentzia plazako argiteria, Uribarren kalekoa, Gamarra kalekoa, Apalloa kalekoa, Resurrecion MÂȘ de Azkue kalekoa, Igualdegi kalekoa, Paskual Abaroa kalearen zati batekoa, Trinitate kalekoa, Intxaurrondo kalekoa, Azpiri kalekoa eta Arranegi kalearen zati batekoa aldatuko dituzte.
Horren guztiaren helburua energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea dela nabarmendu du udalak, eta, aldi berean, herriko argiztapenaren kalitatea hobetu eta puntu-puntuko telekudeaketa ezarri nahi dute.
Hori posible egiteko, Led teknologiako sodio-lurrunezko eta indukziozko argiak jarri eta herriko argien kontrol eta erregulazio sistema ezarriko dute.