Bisita gidatua bihar [azaroak 16] egingo dute
19:00etan Etxelilan. 7 emakume en movimiento taldeak antolatuta, bisita gidatua egiteaz gain bideo emanaldi bat ere eskainiko dute.
Bisita gidatuan, alde batetik ‘Emakumea, sexualitatea eta kartzela’ ikusiko dute, Itziar Morenok
Roanne kartzelan egindako lanak hain zuzen, eta bestetik
Itziar Morenoren eta Oihana Garmendiaren ‘Feminismoa. Artea, aktibismoa eta kartzela’ lan multzoa.
Bestalde, bihar hasi eta
azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Itziar Morenok eta Oihana Garmendiak egindako lanen erakusketa.
Erakusketa Etxelilan egongo da ikusgai.