Lea Artibaiko Ikasle Abertzaleak taldeak deituta Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarraren eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatuko dute zapatuko manifestazioan.
13:00etan abiatuko dira Ondarroako institutuaren aurretik eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte.
Bestalde, Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez domeketan Alamedan egin ohi duten elkarretaratzea
Itsasaurren egingo dute oraingoan, 13:00etan.
Aste honetan, Iparragirreren askatasuna eskatzeko beste hainbat ekintza ere gauzatu dituzte. Euskal Herriko Unibertsitatearen
Leioako eta Ibaetako kanpusetan esaterako
baraualdiak egin dituzte. Atzo [azaroak 14] bertan Madrilen (Espainia) ere
elkarretaratzea egin zuten Espetxe Zaintzako epaitegiaren aurrean, preso gaixo larriak berehala aske uztea eskatuz.
Leioako kanpusean egindako baraualdia. Argazkia: Ikasle Abertzaleak