Nikaragua izango dute hizpide
barikuan [azaroak 17] Herritarrak munduan barrena solasaldian. Liburutegira bertaratzen direnek Kareagak Amerikako erdialdeko herrialde horretan bizitako esperientziak ezagutzeko aukera izango dute.
20:00etan hasiko da
Nikaragua…nicaraguita izeneko saioa.
Kareaga 1999ko uztailean eta 2014 eta 2015eko Gabonetako oporraldian egon zen bertan, eta argazkien bidez hango
bizimodua, historia eta egunerokotasuna azalduko ditu. Nikaraguarren izaera nabarmendu du: “Jendea oso umilla, abegikorra eta atsegina da; historia gogorra dute”.
Arkitektura aldetik interesgariak diren lekuak zein bertako natura hizpide izango ditu. Besteak beste, oihanei eta sumendiei buruzko azalpenak emango ditu. “
Granada eta Leon herri kolonialak dira arkitektura aldetik interesgarrienak. Bestalde,
oihan asko dago, eta
sumendiak ere badira herrialde honen ezaugarri. Hainbat sumendi piztu egiten dira batzutan, eta lurrikarak ere izan dira, eta horrek guztiak markatu du bertako historia”, azaldu du Kareagak.
Hala, tropikoan egonik beti tenperatura altuak dituztela zehaztu du, eta urtaro desberdinetan joan denez,
garai lehorra zein hezea ezagutu ditu. “Uztailean joan nintzenean aro euritsuena ezagutu nuen, haientzat negua dena, eta abenduan eta urtarrilean, berriz, urtaldi lehorragoa ezagutu nuen, uda. Hala ere, beti bero egiten du, eta urte guztian goizeko seiretarako argitzen du, eta arratsaldeko seiretan ilundu; horrek ere markatzen du haien bizimodua”.
Nikaraguako Granada hiria da bisitari gehien hartzen dituen hirietako bat.
Argazkia: Wikipedia.