Lau ipuin kontalari arituko dira beste horrenbeste egunetan adin ezberdinetako umeei ipuinak kontatzen. Ipuin kontalari bakoitzak
hiru saio eskainiko ditu egokitutako egunetan; saio bakoitza adin tarte bateko neska-mutilentzat egongo da zuzenduta. Saioak 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean izango dira Txomin Agirre udal liburutegian.
Lehenengo ipuin kontalaria
Apika izango da eta martitzenean [azaroak 21] eskainiko du bere saioa
LH1eko umeentzat. Bigarren saioa
Lupe Lekuonak eskainiko du du azaroaren 24an
5 urteko umeentzat. Hirugarren errezitaldia azaroaren 30ean izango da
Lur Kortaren eskutik LH2ko umeentzat eta laugarrena eta azkena abenduaren 4an
lau urteko umeentzat Ines Bengoaren eskutik.
Ines Bengoa ipuin kontalaria. Argazkia: inesbengoa.com