Ispastertarrek liburuak dohaintzan eman ditzakete liburutegirako
Ispasterko udal liburutegiko bilduma osatzeko herritarren dohaintzak jasoko dituzte Ispasterko udaletxean.Azaldu dutenez, etxean dituzten edonolako argitalpenak eroan daitezke: eleberriak, komikiak, ipuinak…Liburuak astelehenetik barikura 10:00et...
Azaldu dutenez, etxean dituzten edonolako argitalpenak eroan daitezke: eleberriak, komikiak, ipuinak…
Liburuak astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegian eraman daitezke udaletxera. Eta ordutegi horretan bertaratzerik ez dutenek udalagaz harremanetan jartzeko eskatu dute, denen artean konponbide bat lortzeko. Honakoa da udaletxeko telefono zenbakia: 94-684 29 99.