Kolonbiako gatazka soziala, borroka armatua eta bake prozesuari buruzko hitzaldia eskainiko dute barikuan Ondarroako Gaztetxean.
Gazte Asanbladak antolatutako berbaldia 18:00etan hasiko da eta Kolonbiatik etorri berri den ekintzaile batek egingo du hitz. Antolatzaileek zehaztu dutenez lehenengo bere esperientzia eta iritzia eskainiko ditu ekintzaileak eta gero bertaratutakoen galderei erantzungo die.
Kolonbiako gatazka. Argazkia: las2orillas.com