Odolosteak dastatzeko aukera izango dute
zapatuan [azaroak 18], Markina-Xemeinen.
Beti Jai elkarteak antolatuta Odoloste Eguna ospatuko da aurten, estreinako. Elkarteak Uni frontoiaren ondoan daukan egoitzaren aurreko plazan jarriko dituzte mahaiak.
Beti Jai elkarteko kideak odolosteak prestatzen ari dira zapaturako.
Dastaketa 12:30ean hasiko da, baina aurretik, porruak txikitu eta odoloste batzuk prestatuko dituzte
erakusketa modura. Ondoren, odoloste pintxoak egongo dira aukeran, euro baten truke. «Bertan egongo gara 15:00ak arte», zehaztu dute.
Elkarteko kideek jakitera eman dutenez,
100 bat kilo odoloste egiteko asmoa daukate, eta horretarako lanean dabiltza aste osoan. Jose Alberdi Beti jai elkarteko lehendakariak azaldu duenez, 500 porru, 45 kilo tipula, 16 kilo grasa, kilo bi eta erdi gatz eta 160 metro heste erabiliko dituzte odolosteak egiteko. Lehendakariak berak ditu prestaketarako beharrezko diren gailuak, eta elkarteko kideen artean ari dira sukalde lanetan. «60 ogi ere eskatuta dauzkagu pintxoak emateko», zehaztu du Alberdik.
Bihar [azaroa k16] eta etzi [azaroak 17] odolosteak egingo dituztela ere gaineratu dute, «sikatzen egon behar dira eta denbora batez». Horrela, denak prest edukiko dituzte zapaturako.