Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIII. urteurrena gogoratuz,
azaroaren 26an egingo dute XI. mendi martxa.
Parte hartzeko asmoa dutenek izena emateko bi aukera dituzte.
652 73 94 65 telefonora whatsappa edo
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali dezakete; izen abizenak zehaztu behar dira. 30 35 0008 77 008.1. 02620.5 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua.
14 urtera bitartekoek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 12 euro. Izen ematean ordaintzen denaren truke, parte hartzaileek
gosaldu eta oparia jasoko dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, epez kanpo izena ematen dutenek ez dute oparia zihurtatuta.
Bost ordu eta erdi inguruan egiten duten ibilaldi luzea 25,8 kilometrokoa da. Ibilbide laburragoak, berriz, 10,8 kilometro ditu, eta hori egiteko, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdi behar dira.
Hiru hornidura puntu. Iruzubietan, Oizko Iturzuri Aterpetxean eta Ziarregin egongo dira hornidura guneak, eta amaieran ere jan-edanik ez da faltako plazan. Halaber, gura duenak martxa amaituta dutxatzeko aukera izango du.
Aranbaltz Kultur Elkartetik zein udaletik parte hartzaileek jakin beharreko pare bat ohar zehaztu dituzte. Ingurumena garbi mantendu eta errespetatzeko, eta zerbait gertatuz gero, 652 73 94 65 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.
IBILBIDEAK:
- LUZEA (25,8 KILOMETRO)
Irteera: 08:00etan, plazan.
Ibilbidea: Ziortza-Bolibar-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta (hornidura)-Arta-Gorrixa-Longa-Oizko Iturzuri Aterpetxea (hornidura)-Oiz Eolikoak-Kortaguren-Ziortza-Bolibar.
- LABURRA (10,8 KILOMETRO)
Irteera: 08:30ean, plazan.
Ibilbidea: Ziortza-Bolibar-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi (hornidura)-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Altza-Alegrixe-Bolibar.