Iñigo Kareaga Nikaraguaz ariko da bihar, Aulestiko liburutegian
Nikaragua izango dute hizpide bihar Herritarrak munduan barrena solasaldian. Liburutegira bertaratzen direnek Iñigo Kareaga aulestiarrak Erdialdeko Amerikako herrialde horretan bizitako esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. 20:00etan hasiko da ...
Kareaga 1999ko uztailean eta 2014 eta 2015eko Gabonetako oporraldian egon zen bertan, eta argazkien bidez hango bizimodua, historia eta egunerokotasuna azalduko ditu. Nikaraguarren izaera nabarmendu du: «Jendea oso umila, abegikorra eta atsegina da, historia gogorra dute».
Arkitektura aldetik interesgariak diren lekuak zein bertako natura hizpide izango ditu. Hala, oihanei eta sumendiei buruzko azalpenak emango ditu.