Nerea Ibarzabalek Amurrioko finalaurrekoan kantatuko du domekan
Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa 17:00etan hasiko da. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin eta Sustrai Colinak osatuko dute Bañueta kiroldegiko oholtzaBertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko lehe...
Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa 17:00etan hasiko da. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin eta Sustrai Colinak osatuko dute Bañueta kiroldegiko oholtza
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa jokatuko da domekan, Amurrion (Araba), eta bertan egongo diren sei bertsolarien artean egongo da Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin eta Sustrai Colina izango dira Ibarzabalegaz batera Amurrioko Bañueta kiroldegiko oholtzara igoko diren beste bostak.Ohi bezala, 17:00etan hasiko da saioa, eta ateak 15:30ean irekiko direla jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskura, eta aurrez amaitu ezean, egunean bertan ere zabalduko dute leihatila, 15:00etan.
Egin beharreko ariketak aldatu egingo dizkiete bertsolariei lehen itzulitik bigarrenera. Horrela, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen gidaritzapean, hauek izango dira parte-hartzaileek egin beharko dituzten lanak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte eta binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian. Azkena kartzelako lana izango da: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Amurriko saioagaz gain, beste bi ere jokatuko dira, Donibane Lohizunen eta Iruñean azaroaren 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren.