Mutriku Futbol Taldeko mutilak izango dira bakarrik domekan jokatuko dutenak. 16:30etan jokatuko dute Añorgaren aurka Rezola futbol zelaian.
Jardunaldia zabaltzeaz
Berriatuko arduratuko da. Zapatuan 16:00etan Etxebarri B taldea hartuko dute Ibarran. Ordu erdi beranduago arituko da
Lekeitio Futbol Taldea. Mikel Badiolaren mutilek Aranguren taldearen aurka jokatuko dute Larrotegin.
17:00etan jokatuko dutenak
Aurrera eta Artibai izango dira. Ondarrutarrek Arrigorriagan jokatuko dute Paduraren aurka eta markina-xemeindarrek aldiz Barroetan Bermeo B taldearen aurka.
Zapatuan jokatuko duen azken taldea
Mutrikuko nesken taldea izango da. Irteera zaila dute oraingoan. 18:00etan jokatuko dute Unben Eibarren aurka.
Aurrerako nagusien taldea. Argazkia: Aurrera KE