Bakailao txapelketak 15 parte hartzaile hartuko ditu
Urtero egin legez, Santa Katalina jaien barruan egingo dute Mundakako pil-pil erako bakailao txapelketa. Azaroaren 25erako antolatu dute txapelketa. Aurten, baina, 15 parte hartzaile bakarrik egon ahalko direla esan dute udal arduradunek.Udaletxean igo...
Udaletxean igogailua jartzeko lanak egiten ari dira, eta arkupean dagoen lekua txikiagoa denez, «mugatu egin behar izan dituzte parte hartzaileak». Parte hartu gura dutenek, datorren astelehenera arte eman ahalko dute izena. Udaletxean eman daiteke, 09:00etatik 14:00etara; udala.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita ere egin daiteke. Mezua bidaltzerakoan, sukaldarien izen-abizenak, kazolaren izena eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu beharko dituzte. Izena emateko ordena kontuan edukiko dutela jakinarazi dute.
Herriko txokoek, taldeek edota norbanakoek soilik parte hartu ahal izango dute, eta kazola bakoitzeko sukaldari bi egon ahalko dira.
Ordutegia «zorrotz» bete
10:00etan hasiko dira bakailaoa prestatzen, eta 13:00etarako kazolak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko arkupeetan. Ordutegia «zorrotz» bete beharko da, denboraz kanpora ez baitute kazolarik onartuko.
Parte hartzaileek hiru osagai bakarrik erabili ahalko dituzte: berakatza, bakailaoa eta oliba olioa. Gas sua eta lapikoa ere etxetik eroan beharko dituzte. Epaimahaiak puntua, zaporea eta aurkezpena izango ditu kontuan.