Bermeok Lagun Onak talde azpeitiarraren aurka jokatuko du bihar
Bermeo Futbol Taldeak etxean lehiatuko du 15. jardunaldia Azpeitiako Lagun Onak taldearen kontra. 17:00etan hasiko da bihar Itxas Ganeko partidua.Azken bi jardunaldietan punturik eskuratu barik dago talde bermeotarra, eta bihar etxeko zaleen aurrean ga...
Azken bi jardunaldietan punturik eskuratu barik dago talde bermeotarra, eta bihar etxeko zaleen aurrean garaipena lortzeko zelairatuko da.
Aurreko jardunaldian 2-1 galdu zuen Portugaleteren kontra. Partiduaren azken bost minutuetan gol bana sartu zuten talde biek, eta luzapenean heldu zen Portugaleteren bigarrena. Bestalde, etxean lehiatutako 13. jardunaldian 0-3 galdu zuen Beasainen aurka.
Azaroaren 1ean lortu zuen azken garaipena Basconiaren kontra (1-2).
Denboraldia hasi zenetik 16 puntu bildu ditu Bermeoko taldeak, eta 3. mailako 4. multzoko sailkapenean hamaseigarrena da. Lagun Onak biharko aurkaria zortzigarrena da, 22 puntu eskuratuta.
Gaur gaurkoz, Santurtzi dago sailkapen buruan, 26 puntugaz, eta Sodupe bigarren sailkatuak ere puntu kopuru bera dauka. Beasain eta Durango puntu bakarrera dituzte.