Lekitto Musika Bandak zapatuan (azaroak 18) eskainiko du saioa, 12:30tan, Nautika aurrean. Eta betiko legez, musikariak Urtzi Iriondoren zuzendaritzapean ariko dira.
Mutrikuko Musika Bandak 13:00etan joko du Zabiel plazan. Eta musikariak Josean Pascualen zuzendaritzapean ariko dira. Aurreratu dutenez, eguraldi txarra egingo balu emanaldia Zabiel kultur etxeko ganbaran izango litzateke.
Zozketa, Mutrikun. Guztira, talde mutrikuarrak bost pieza joko ditu. “Kontzertuak irauten duen bitartean musika bandaren bazkideen artean Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzerturako eta ondorengo afarirako bi gonbidapen zozkatuko ditugu”.
Hauek izango da Mutrikuko Musika Bandak zapatuan eskeiniko dituen abestiak:
Roberto Fores (Ferrer Ferran),
Utopia (Jakob de Haan),
Euskeria (Mariano San Miguel),
Lord of the Rings (Victor Lopez) eta
El camino real (Alfred Reed)
Bai Lekeitioko eta baita ere Mutrikuko musikariek herritarrei emanaldiak ikusi eta entzutera hurreratzeko gonbitea egin diete.
Mutrikuko Musika Banda