Ondarroara eta Bermeora iritsiko da LABen ekimen ibiltaria
Astelehenean Ondarroan eta martitzenean Bermeon egongo da LAB sindikatuaren ekimen ibiltaria.Ondarroan, Itsasaurre plazan egongo dira, eta goizean langile etorkinek pairatzen duten egoera salatuko dute. Bermeon, berriz, Sanjuanportale inguruan egongo d...
Ondarroan, Itsasaurre plazan egongo dira, eta goizean langile etorkinek pairatzen duten egoera salatuko dute. Bermeon, berriz, Sanjuanportale inguruan egongo dira goizean, eta Lameran, arratsaldean. Goizean zerbitzu publikoak ez pribatizatzearen aldeko protesta egingo dute, eta, arratsaldean, berriz, kontserba lantegien inguruko ekimenak egingo dituzte. Ekimen horiez gain, langileei euren kezkak zeintzuk diren ere entzungo diete, eta horiei nola aurre egin aztertuko dute.
Herriz herri
Urriaren 16an hasi zen sindikatua ekimen honegaz Iruñean, eta abenduaren 6ra arte herriz herri ibiliko dira; Durango izango da azken geralekua.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak esan duenez, «langile kolektibo osoarentzat dauzka sindikatuak alternatibak eta proposamenak» eta horiek azaltzen ari dira.