Urtero legez, Santi Brouard pediatra eta ezker abertzaleko buruzagia omendu dute Lekeition gaur, haren hilketaren 33. urteurrenean. Pilaran batu eta hilerrirantz abiatu dira omenaldian parte hartu duten lekeitiarrak. Santi Brouarden hilobian lore eskaintza egin eta gero,
Xabat Galletebeitia bertsolariak aurkezpen motz bat egin du: “Denok dakigu zergatik gauden hemen”. Galletebeitiak, gainera, Katalunia ere gogoan eduki du: “Batzuk orain konturatzen ari diren arren, guk aspalditik dakigu Espainiako estatuaren bortizkeria eta krudeltasuna ze puntutararte heldu ahal den”.
Juan Bautista Guenaga Batis bertsolariak abestu du ekitaldian.
Lekeition egin modura,
Bilbon ere omendu dute Santi Brouard eta harekin batera hil zuten Josu Muguruza ezker abertzaleko buruzagia. Bilboko omenaldi horretan, Ane Muguruzak Brouard eta Muguruzaren hilketarekin zer ikusia izan zuen Gobernu Espainolari erantzukizunak eskatu die.
Bi omenaldi horiez gain, gaur, baita ere,
manifestazioa egingo da Bilbon, 19:00etan Arriaga plazatik abiatuta; mobilizazioa
Sortuk antolatuta dago eta
Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika! lelopean egingo da.