Santi Brouard oroitzeko ekitaldiak egin dituzte, hilketaren 33. urtemugan
Goiz partean, Lekeition eta Bilbon gogoratu dute ezker abertzaleko buruzagia. Lore eskaintza eta omenaldia egin dizkiote hilobiaren aurrean. Manifestazioan bildu dira BilbonSanti Brouard Herri Batasuneko buruzagia hil zuteneko 33. urteurrena gogoratzek...
Goiz partean, Lekeition eta Bilbon gogoratu dute ezker abertzaleko buruzagia. Lore eskaintza eta omenaldia egin dizkiote hilobiaren aurrean. Manifestazioan bildu dira Bilbon
Santi Brouard Herri Batasuneko buruzagia hil zuteneko 33. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zuten atzo goizean, Lekeition.Pilaran batu eta hilerrirantz abiatu ziren omenaldian parte hartu zuten herritarrak. Brouarden hilobi aurrean lore eskaintza egin eta gero, Xabat Galletebeitia bertsolariak aurkezpen motz bat egin zuen: «Denok dakigu zergatik gauden hemen». Euskal gatazkaz haratago, Galletebeitiak Katalunia ere gogoan eduki zuen: «Batzuk orain konturatzen ari diren arren, guk aspalditik dakigu Espainiako estatuaren bortizkeria eta krudeltasuna ze puntutararte heldu ahal den».
Juan Bautista Guenaga Batis-ek bertsoz girotu zuen omenaldi hunkigarria.
Bilbon, beste alde batetik, ohi legez, Brouard eta Josu Muguruza omendu zituzten goiz partean. Muguruzaren alaba Anek Brouarden eta aitaren hilketagaz zerikusia izan zuen Gobernu Espainolari erantzukizunak eskatu zizkion. Atzo arratsaldean, berriz, manifestazioan bildu ziren ehunka herritar, 19:00etan, Arriaga plazatik abiatuta.