Jagoba Arrasate eta Ion Ansotegiren hitzaldia, Berriatuan
Berriatuko Goikolau kultur elkarteak antolatuta, Jagoba Arrasatek eta Ion Ansotegik hitzaldia eskainiko dute eguenean, 19:30ean, Berriatuko bideo gelan.
Gonbidatuak izen eta ospe handikoak dira, eta elkarteko kideek berriatuarrak zein inguruko herrietako bizilagunak hitzaldira gonbidatu dituzte.
Jakitera eman dutenez, Arrasatek futbol entrenatzaile legez bizitakoak kontatuko ditu, eta Ansotegik, berriz, jokalari moduan bizitakoak. Eta nola ez, parte hartzaileek galderak ere egin ahal izango dizkiete.