Herri eta Bixi.
Euskararen Egunaren bezpera izan da Euskerean Eupadea! Lehiaketaren finala ospatzeko Herri eta Bixik aukeratutako eguna. Jende ugari hurbildu zen atzo [abenduak 2]
Markina-Xemeingo Uni pilotalekura eskualde mailako jaiaz gozatzeko. Lea-Artibaiko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketaren final handia izan zen.
Ezer baino lehen
Herrik eta Bixik eskerrak eman nahi izan zizkieten bai parte hartzaile guztiei eta baita laguntzaile guztiei ere: eskualdeko udalak, bi amankomunazgoak eta zenbait enpresa. Bertaratutako ikusleekin batera giro polita sortu zen Uni frontoian neska-mutil gaztetxoen lehiaketaren aitzakian.
Ondarroako ‘Lorituk’ taldeko kideak, Berriatuko alkateagaz.
Azaroan, Berriatuan, Aulestin, Etxebarrian eta Munitibarren jokatu diren finalaurrekoetatik Hika-Mikan, Aulestibixi, Etxebarriko Makinak eta Ondarrutar Famauk taldeak sailkatu ziren
8-11 urte bitartekoen finalerako eta
12-16 urte bitarteko finalerako aldiz Egurre!!, Zitxalak, Lorituk eta Patxikontrak taldeak. Zitxalak taldearen kasua berezia izan zen. Aulestiko finalaurrekora beste taldea agertu ez zenez zuzen-zuzenean lortu zuten finalerako txartela. Atzo, lehia estua eduki zuten talde guztiek
finalean. Lau proba egin zituzten, eta tartean-tartean egon da
barre egiteko momenturik ere. Gazte batzuk finalaren atarian urduri zeudela aitortu zuten, baina guztiek eduki zuten argi lehiaketaren helburua
ondo pasatuz euskara sustatzea dela.
‘Etxebarriko makinak’ taldeko kideak antzerkia egiten.
Azkenean
Etxebarriko makinak taldea izan zen garailea 8-11 urte bitartekoen finalean, eta
Lorituk taldea berriz 12-16 urte bitartekoenean. Antolatzaileak zein
gurasoak pozik geratu ziren lehiaketa eduki duten bilakaeragaz. Guraso batzuk “lehiaketa hau haurrek
euskaraz jolasteko” beste bide bat izan dela onartu zuten. Partaideak ere pozik azaldu ziren Euskerean Eupadea! lehiaketak inguruko herrietako jendea eta eskualdeko kontu eta pertsonaia ezagunak ezagutzeko aukera eman dielako.