Udalak hala erabakita, aurten herritarrek proposatu dezake nork jaso beharko lukeen 2018ko Berdel Aipamena; hautagaitzak
abenduaren 4tik 15era aurkeztu ahal dira, Mutrikuko Udalaren webgunean edo Mutrikuko Turismo Bulegoan. Udalak aurreratu duenez,
2018ko Berdel Eguna martxoaren 24an egingo da, Aste Santuaren aurretik; Berdel Aipamena martxoaren 16an emango dute.
Hautagaia proposatzerakoan, herritarrek
hainbat irizpide kontuan hartu beharko dituzte: herriaren irudi on bat zabalduz, mundu mailan Mutriku ezagutzera eman izana, pertsonaiaren ibilbidea edo historiaren pisua (Mutrikuri lotuta), Mutrikurentzako ekarri duen onura (ekonomikoki, lanpostu ladetik, materiala ez den beste ikuspuntu batetik…), Mutrikuko historiarekin edo Mutrikuko itsas alorrarekin erlazioa izatea eta 2018an Mutrikuko ekimen berezi bati lotuta egotea (urteurren bat izatea, ekintza konkreturen bat…). “Irizpide horietako bat bete beharko dute hautagaitzara aurkezten diren pertsonek”, esan dute.
HONEKIN LOTUTA:
2017ko Berdel Aipamena Yurrita Group enpresarentzat (BIDEOA+ARGAZKI GALERIA)