Bost euroko aurrezpena dakarren bonua kaleratu dute Lekeition
Herriko merkataritzan kontsumoa suspertzeko helburuagaz Lekeitioko bonoa ekimena jarri du martxan Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkarteagaz eta Leartibai Garapen Agentziagaz elkarlanean. Herritarrek 10 euroko bonoa eskuratuko dute, eta bonu horrek 15 euroko balioa izango du erosketak egiterakoan.
Bonuak Lekeitioko BBKko orotariko kutxazainean eskuratu daitezkeela jakitera eman du udalak. “Bonu bi kreditu txartel bakoitzeko. Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60 euro bonu bakoitzeko”, zehaztu dute.
Bonuak 2018ko urtarrilaren 6ra arte (egun hori ere barne) bitartean erabili ahalko dira, ekimenera atxikitako dendetan. Denda atxikita dagoen hala ez jakiteko, dendak erakusleihoan kanpainako kartela izango duela azaldu dute.
Guztira 600 bonu egongo dira eskura.