Ingurumenarekin lotutako jarduerak egiteko hitzarmena sinatuko dute Jaurlaritzak eta Geoparkea kudeatzeko elkarteak
Jaurlaritzak esan duenez, “hiru herri horiek flyscha dute erakargarritasun nagusia”, eta horregatik diru hori hiru herrien eremuetan dagoen espazioa kontserbatzeko eta bertan sustapen jarduerak bultzatzeko eta garatzeko erabiliko da. Jarduerak 2020 Geodibertsitatearen Estrategia deitutakoaren barruan eta 2030 Euskadiko Biodibertsitatearen Estrategia barruan daude kokaturik. Estrategia hauek Euskal Kostaldeko Geoparkean geodibertsitatea kontserbatzeko, ondare geologikoaren erabilera jasangarria sustatzeko eta ekosistema integratuak zaharberritzeko eta euren balioa nabarmentzeko diseinatu ziren.