Lea-Artibaiko II. Ate Irekien Jardunaldien barruan bisita gidatua egin dute gaur goizean [abenduak 6] Munitibarren dagoen Bengola Natur Energia interpretazio zentroan.
Lea Artibai Garapen Agentziak hainbat bisita gidatu antolatu ditu gaurtik zapatura bitartean. Gaur arratsaldean Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean egingo dute bisita gidatua, eta bihar [abenduak 7], berriz, Mendexako Marierrota interpretazio zentroa ezagutzeko aukera egongo da.