Errigoraren udazkeneko #EUSKARARIpuzka 5. kanpainan Euskal Herri osoan 14.000 saski eskatu dituzte, eta, aurten, horrenbestez, hegoaldeko
Nafarroako euskalgintzara 175.000 euro bideratuko dituzte.
Mutrikun eta Lea-Artibaiko hainbat herrietako establezimenduetan egindako kanpainaren ostean,
474 saski eskatu dira (23.700 euro). Aurten, iaz egin bezala, 50 euroko bi saski mota eskaini dituzte, zuria eta beltza, biak Nafarroa hegoaldean ekoiztutako produktuz osatuak.
Lekeition 232 saski, Ondarroan 56, Aulestin 57, Markina-Xemeinen 49, Berriatuan 27, Ziortza-Bolibarren 19 eta Mutrikun 19 saski eskatu dituzte herritarrek.
Iaz baino hamahiru saski gutxiago izan arren, era positiboan baloratu du Errigorak aurtengo emaitza.
Antolatzaileek guztien artean egindako lana goraipatu dute, eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete; tokiko komunikabideei, saskia erosi dutenei eta parte hartu duten enpreseei, besteak beste. Azkenik, azpimarratu dute, aurretik lan handia geratzen zaiela
Abitasetik (Nafarroa) 14.000 saski atera eta bakoitzaren etxeetara heltzeko.
Errigorak emandako Lea-Artibaiko datuak, 2017ko udazkena
HONEKIN LOTUTA: