Ibon Iparragirreren askatasuna eskatu dute Durangon

Mosaiko argitsua egin zuten atzo [abenduak 6] iluntzean Durangoko Santa Ana plazan, preso gaixo larriak etxera ekartzea eskatzeko eta bereziki Ibon Iparragirre lehenbailehen aske uztea aldarrikatzeko, Sare herri dinamikak deituta. Elkarretaratzean, larriki gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeaz gain zapatuan Parisera eta urtarrilaren 13an Bilbora joateko deia ere luzatu zuten bertaratutakoek.

Iparragirrek egoera oso larrian jarraitzen du Alcala-Meco espetxean (Madril, Espainia) eta herritar askok, zenbait medikuk, Eusko Legebiltzarrak, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Ondarroako Udalak besteak beste aske uztea eskatu duten arren Jose Luis Castro epaileak espetxean mantentzen du preso ondarrutarra.

Duangon egindako mosaiko argitsua. Argazkia: SARE

Duangon egindako mosaiko argitsua. Argazkia: SARE

Zapatuan bestalde, Jaiki Hadi elkarteko medikuek euren kezka azaldu zuten Iparragirreri jasaten ari den egoeraren inguruan. Salatu zuten mediku txosten gehiago eskatzen ibiltzea gizaki orok bere bizitzako azken etapa duintasunez bizitzeko duen eskubidea urratzeko estrategia bat baino ez dela. Gogorarazi zuten duela urte eta erditik daukala Espetxe Zaintzako epaile Castro jaunak Iparragirrek duen osasun egoera larria edukita aplikatu behar zaion Kode Penaleko artikulua betetzea ahalbidetzen duen txostena, bere biziaren azken etapan dagoen preso guztiek daukatena. Jaiki Hadik arduradun zuzenak daudela ere gaineratu zuen. Espetxeko zuzendariordea eta Castro epailea aipatu zituen. Lehenengoaren ardura da, Jaiki Hadiko ordezkarien esanetan, Iparragirreren osasun egoera ona bermatzea eta larriki gaixo dauden presoen kaleratze prozesua martxan jartzea. Castro epaileari ere Iparragirreren egoera ondo ezagutzea eta ezer ez egitea egotzi zioten, bera izan baitzen 2011. urtean Iparragirreren osasun egoerak okerrera egin zuela eta zigorra etxean betetzea erabaki zuena.

Elkarretaratzerik ez. Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez, Ibonen alde domeketan Ondarroan egiten den elkarretaratzea ez dute egingo asteburu honetan, zapatuan Parisen egingo duten mobilizazioa dela eta.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend