Leire Etxanizek Emakume Master Cup txapelketa irabazi du
Pilotari etxebarritarrak bigarrenez jantzi du txapelketako txapela. Etxebarritik joandako jendetzak asko animatu du Etxaniz, garaipena lortzen lagunduzLeire Etxaniz pilotariak 4 t'erdiko Emakume Master Cup txapelketa irabazi zuen eguaztenean, Sopelan, ...
Pilotari etxebarritarrak bigarrenez jantzi du txapelketako txapela. Etxebarritik joandako jendetzak asko animatu du Etxaniz, garaipena lortzen lagunduz
Leire Etxaniz pilotariak 4 t’erdiko Emakume Master Cup txapelketa irabazi zuen eguaztenean, Sopelan, bigarren aldiz.Etxebarriko pilotaria 22 eta 13 nagusitu zitzaion Maider Mendizabali elite mailako finalean. Etxaniz gehiago izan zen hasieratik; hala eta guztiz ere, Mendizabalek lanak eman zizkion, batez ere, partidaren lehenengo zatian.
7-2 irabazten hasi zen Etxaniz. Azaldu duenez, partida gogortzea zuen helburua, aurkaria nekatzeko asmoz. Baina hasieran gogor eutsi zion Mendizabalek. Ezkerrez egin zuen horma biko bategaz bi tantora hurbildu zen gipuzkoarra, eta 8 eta 6 jarri zen markagailuan. Hirura ere jarri zen anoetarra, eta etxebarrikoa estutu zuen. «Bere jokoan sartu nintzen, eta horregatik egin zuen aurrera». Baina 14-11tik aurrera nekea nabaritu zitzaion Mendizabali, eta pilotakada onez gain, hutsak ere egiten hasi zen. Aukera ondo aprobetxatu zuen Etxebarrikoak aurrera egiteko, eta sendo eta seguru jarraitu zuen partida osoan markagailuak 22a jarri zuenera arte.
Emakume Cupean lortzen duen bigarren txapela da Leire Etxaniz Bengoak eguaztenean irabazitakoa. Olatz Arrizabalagagaz batera, Elite mailako txapela jantzi zuen martxoaren 5ean Etxebarriko pilotariak. «Pozik» dago lorpenagaz; txapelketaren hasieran ez zuela irabazterik espero dio, «baina behin finalera helduta, irabaztea nahi izaten da». Eta merezitako garai- pena lortu zuen.
Giro ona
Ikusmin itzela eragin zuten atzoko finalek, eta Sopelako pilotalekua ikuslez beteta egon zen. Etxebarritik ere ikusle asko joan ziren, autobusean. Ikusleen txalo zaparradek animatu zituzten pilotariak, eta Leire Etxanizi ere ez zitzaizkion falta izan.
Aurretik jokatu zen lehen mailako finalean Eneritz Arrieta izan zen garailea. 22-11 irabazi zion Maite Iriarteri. Emakume Cup amaituta, 2018ko otsaila inguruan hasiko den Emakumeen irekia jokatzeko asmoa dauka etxebarriko pilotariak. Orain arte bezala, goizetan hartuko du entrenatzeko tartea.