Mugarik Gabeko Musikariak gobernuz kanpoko erakundeagaz lankidetza hitzarmena sinatu dute Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine musika eskolak eta Lekeitioko Musikaiak;
abenduaren 20ra bitartean, herritarrek erabiltzen ez dituzten eta etxean dituzten musika
instrumentuak batzen ari dira. Bildutako instrumentu guztiak Siriako musika eskoletara bidaliko dituzte.
Kanpainaren helburua baliabide gutxi duten pertsonak arteetan heztea dela azaldu dute. «Musika munduko txoko guztietara iristeko modu bat da. Hala, garatze bidean dauden herrialdeetako balibide eskaseko umeak integratzeko tresna bihurtuko da musika».
Hartara, nahi duten
enpresek eta norbanakoek musikagaz lotutako materiala bildu eta instrumentuen bankuari dohaintzan eman ahalko dizkiote. Ondoko lekuetara eraman ahal dira instrumentuak:
- Tarine: Berriatuan daukan egoitzan jasoko ditu dohaintzak (Erribera, 26) ondoko ordutegian: astelehenean, martitzenean eta eguenean, 14:00etatik 19:00etara bitartean, eta eguazten eta barikuetan, 10:00etatik 15:00etara.
- Musikaia (Lekeitio): herritarrek Nautikako 1. solairuan (Resurreccion Maria Azkue, 4) utzi ahal dituzte, ondoko egunetan: abenduak 12, 14, 15 eta 19. Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara.
Instrumentu handiak. Beste alde batetik, dohaintzan eman nahi den instrumentua tamaina handikoa bada eta musika eskoletara eraman ezin bada, ondoko posta elektronikora idatzi edo telefonoz deitu ahal izango da:
ehme@ehme.eu edo 605 70 95 30.