Atzo arratsaldean
Amorotoko Kultur etxean jokatu zuten txapelketa.
Markina-Xemeingo Felisa eta Marijek eta Amorotoko Karmenek osatutako hirukotea da aurtengo txapelduna. Horiek Gizaburuagako Pablo, Gregorio eta Javierren kontra lehiatu zuten finala.
Markina-Xemeingo Felisa eta Marije eta Amorotoko Karmen izan dira aurtengo irabazleak.
Argazkia: Lea Ibarrako Kultura Batzordea.
Txapeldunek 315 euro eta garaikurrak irabazi zituzten, eta txapeldunordeek, ostera, 180 euro eta garaikurrak jaso zituzten. Hain zuzen, lehenengo lau hirukote sailkatuak saritu zituzten.
Ohitura legez,
hirukoteka jokatu zuten txapelketa eta partida bakoitza bost tantora izan zen.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordeak urtero antolatzen du briska txapelketa, eta urte bakoitzean Lea Ibarreko udalerri batean lehiatzen dute.